Lankide:Wikieuskarazerebai/Planeagailu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Planeagailua edo planeatzeko hegazkina, aisialdi jardueratarako erabiltzen den motorerik gabeko aireontzia da.[1][2] Motorerik gabeko hegazkinok naturan agertzen diren aire korronteak erabiltzen dituzte airean denbora luzez mantendu ahal izateko. Planeagailuek aerodinamika oso aurreratua izan ohi dute eta horrek korronteak erabiliz altuera irabaztea, distantzia luzeak zeharkatzea eta airean denbora luzez mantetzea ahalbidetzen die.