Lankide:OihaneLazkanoiturburu/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Korronte elektrikoa eroale elektriko edo espazio elektriko batean zehar mugitzen diren partikula kargatuen fluxua da, partikula kargatu horiek elektroiak edo ioiak izanik. Korronte elektrikoa gainazal batean edo kontrol-bolumen batean karga elektrikoaren fluxu garbi gisa neurtzen da.[1][2] Mugimenduan dauden partikulei karga-eramaile deritze eta eroalearen arabera, horiek partikula mota bat baino gehiago izan daitezke. Zirkuitu elektrikoetan, karga-eramaileak kable batean zehar mugitzen diren elektroiak izaten dira, aldiz, erdieroaleetan elektroiak edo zuloak izan daitezke. Bestalde, elektrolitoan, karga-eramaileak ioiak dira eta plasman berriz, gas ionizatua, ioiak eta elektroiak.[3]
Korronte elektrikoaren SI-ko unitatea amperea edo amp da, hau da, gainazal batean zehar karga elektrikoaren fluxua, segundoko coulomb batean. Amperea (A sinboloa) SI-ko oinarrizko unitatea da eta korronte elektrikoa amperemetro izeneko gailua erabiliz neurtzen da.[2]
Gainera, korronte elektrikoek eremu magnetikoak sortzen dituzte, eta hauek motorretan, sorgailuetan, hariletan eta transformadoreetan erabiltzen dira. Horrez gain, eroale arruntetan, Joule-efektua sortzen dute, bonbilla gorietan argia sortzen duena hain zuzen. Denboran zehar aldatzen diren korronteek uhin elektromagnetikoak igortzen dituzte, hauek izanik telekomunikazioetan informazioa transmititzeko erabiltzen diren uhinak.