Lankide:Loiolatarra/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau historiaren berrinterpretazio kritikoari buruzkoa da. Historiaren manipulazio politikoari buruz jakiteko irakurri Negazionismo historiko.
Errebisionismo historikoa gertakari historikoen eta kontakizun ofizialen azterketa kritikoa da, berrikusi eta, behar izan ezkero, gertakari horiek berrinterpretatu ahal izateko. Termino honen bi erabilera mota bereiz ditzakegu: akademikoa eta ez-akademikoa edo sasizientifikoa. Eabilera akademikoa datu berrien argitan edo analisi zehatzagoen erabileraren ondorioz gertakari historikoak berrinterpretatzeari buruzkoa da.
Errebisionismoak suposatzen du historialarien artean, edo publiko orokorraren artean, gertaera edo prozesu historiko bat ulertzeko modu hegemoniko edo onartu bat dagoela, eta hori zalantzan jartzeko arrazoiak daudela. Arrazoi horiek desberdinak izan daitezke: fidagarriak diren dokumentu berrien agerpena, paradigma historiografikoa aldatzea, edo iragana behatzeko erabiltzen diren balioak aldatzea. Errebisionismo ez-akademikoaren kasuan, historiaren erabilera politikoa eta espiritu kritikoa ez errespetatzea leporatu ohi zaie historialariei euren lanean oinarrizkotzat jotzen diren iturriekiko harremanean.