Lankide:LideSañudo/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tiro hitzak, su-armetako jaurtigaia jaurtitzeko ekintza edota honek sortzen duen hotsa edo arrastoa bezala definitzen da. [1] Hortaz, tiroa (kirola), bakarkako kirol olinpiko misto bat da, zeinetan helburua mugikorra edo finkoa den itu bat su-arma edo gezien bidez jotzea den.[2]
Tiro olinpikoa tiroaren (kirola) modalitateetako bat da, non su armak erabiltzen diren mugikorra edo finkoa den itu bat jotzeko. Bi modalitateetan banatzen da: batetik, doitasuna helburu duena, zeinetan helburua geldi dagoen edo mugikorra den objetu bat jo behar den eta bestetik, plater-tiroketa, zeinetan helburua makina baten bidez jaurtitzen diren platerak apurtzean datzan.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e5/Olympic_pictogram_Shooting.png/220px-Olympic_pictogram_Shooting.png)
Kirol honen arauak, Tiroaren Federazio Internazionalaren (ISSF) arabera ezartzen dira. Egoitza hau, Alemanian aurkitzen da eta honen lana, tiro olinpikoak bere gain hartzen dituen modalitateen txapelketa eta ekitaldiak antolatzea da.[3]