Lankide:Laura prieto9/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Snapchat mugikorraren laguntzaz irudi eta bideoen bidez komunikatzeko erabiltzen den mezularitza aplikazio bat da. Bere ezaugarri nagusienetako bat mezularitza iragankorra da, non irudi eta mezuak denbora jakin batez soilik sar daitezkeen, hala nola, erabiltzaileek aukeratutako 24 orduak. Evan Spiegel, Bobby Murphy eta Reggie Brown-ek sortu zuten Standford unibertsitateko (Estatu Batuak) ikasleak zirenean. Gaur egun Snap Inc.-ek garatzen du.
Laura prieto9/Proba orria | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Aplikazioak erabiltzaileei argazkiak ateratzeko, bideoak grabatzeko, testuak eta marrazkiak gehitzeko eta kontaktu zerrenda mugatu batera bidaltzeko edo zuzenean gailura deskargatzeko aukera ematen die. Bideo eta argazki hauek Snaps izenarekin ezagutzen dira eta erabiltzaile bakoitzak aukera dezakete zenbat denbora tartean eskuragarri egongo den. Behin hartzaileak argazki eta bideo hauek jaso eta ikusi dituela, pantailatik desagertzen dira eta Snapchat zerbitzaritik ezabatzen dira[1].
Aplikazioa iOS eta Android sistema eragilea duten mugikorrentzat doan dago eta 13 urtetik gorakoentzat eskuragarri dago.