Lankide:Lasterketak/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Heriotzaren hautematea antzinako ErromanErromatarrek, beste gizarte batzuetako banakoek bezala, zendu baten oroimena hil ondoren irautea nahi zuten, eta hura gordetzeko modurik onena zen arbasoekiko kultuaren bidez egitea. Horretarako, Errepublika garaitik familia aberatsenek mausoleoak eraiki zituzten, eta bertan, urtean behin baino gehiagotan, haien gertukoek libazioak egiten zituzten gizarte-ohitura betetzeko.
Hori zen familia zabalak Erroman hainbesteko garrantzia izateko arrazoietako bat, baita esklaboak eta libertoak bertako kideak izateraino ere. Horiei mausoleo familiarren barruan lurperatze-tokiak eman ohi zizkieten, pater familiasen lerro zuzena desagertuz gero, esklabo batek haien oroimena gorde zezan.