Lankide:Juneazkarate/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mutagenesi zuzendua, gene baten DNA sekuentzian eta edozein produktu genikotan, nahita mutazio espezifikoak eragiteko erabiltzen den biologia molekularreko metodo bat da. Oligonukleotidoen bidezko mutagenesi zuzendua edota leku batera zuzendutako mutagenesi espezifiko bezala ere ezagutzen da. DNA, RNA eta proteinak bezalako molekulen estruktura eta jarduera biologikoa aztertzeko baliagarria da.
Laborategiko teknika garrantzitsuenetarikoen artean dago DNA sekuentzietan mutazioak sartu eta horrela DNA liburutegiak sortzerako orduan. Mutagenesi zuzendua lortzeko zenbait metodo existitzen diren arren, oligonukleotidoen sintesiaren kostua gutxitzearekin batera gene artifizialen sintesia erabiltzen hasi da mutagenesi zuzenduaren alternatiba gisa. 2013. urtetik aurrera, birusekiko defentsa prokariotoan oinarritzen den CRISPR/Cas9 teknologiaren garapenak genoma editatzea ahalbidetu du eta horrela mutagenesia erraztasun erlatiboarekin garatu daiteke in vivo.