Lankide:Joxan Garaialde/Gorieo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorieo edo Koryo (918-1392) (en Koreako dinastia izan zen; 918an, Wang Geon erregeak (Taejo erregea izenez ere ezaguna) Gung Ye-k (궁예) —Silla-ko printze errebelde bat zerbitzatu zuen jeneralak— sortu zuen. Gung Ye kanporatu ostean, Wang Geonek, 936an, Hiru Erresuma Beranduak bateratu zituen. Wang Geonen ondorengoek Gorieon gobernatu zuten 1392. urte arte, Joseon dinastiaren sortzaileak eroarazi zituen arte. Gorieok bere mugak zabaldu zituen gaur egungo Wonsanera ipar-ekialdean (936-943), Amnok ibairaino 993an, azkenean Koreako penintsula ia osoa hartuz.
Wang Geonek bere jaioterria Song-do (송도), Seuletik 60,5 km ipar-mendebaldera, erreinuko hiriburu gisa ezarri zuen, eta Mantxuriako Gogurieo, galdutako lurraldea, berreskuratzeko politika iragarri zuen. Horregatik, bere erreinuari, Gorieo izena jarri zion, eta hortik datorkio gaur egungo Korea izena.
Hasieratik, Gorieoko errege-gorteak budismoa estatuko erlijio ofizialtzat hartu zuen, jendea Koreako penintsulan zehar batzeko. Budismoak distira handia lortu zuen, eta tenpluen eraikuntza eta Budaren irudien taila suspertu zituen, eta pintura horiek maisulantzat hartu ziren, bai Korean, bai Asia inguruan ere garai berean, bere kolore distiratsuei, forma dotoreei, grafiko argitsuei eta erlijio-sinboloei esker[1]. Hala ere, tenpluek eta monjeek gehiegizko boterea hartu zuten, eta, erreinuaren azken urteetan, funtzionario jakintsuen eta gudarien arteko liskarrek herrialdea ahuldu zuten. Mongolen erasoek, 1231n hasitakoak, bukatu ziren ia mende bat beranduago Gorieoren okupazioarekin.