Lankide:IdoiaMB/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekuazio lineala lehen mailako ekuazio aljebraiko bat da non ezezagunen berreturak bat diren. Aldagai bateko ekuazio linealen adibide sinpleena hau da: , non eta konstanteak diren, eta zeroren desberdina. Konstante horiek hainbat motatakoak izan daitezke: zenbakiak, parametroak…
Ekuazio linealek aldagai bat baino gehiago izan ditzakete. Adibidez, hiru aldagaiko ( eta ) ekuazio lineala honela idatz daiteke: , non eta konstanteak diren, eta eta ez-nuluak. Ekuazio linealak maiz erabiltzen dira Matematikaren hainbat arlotan, bereziki, Matematika Aplikatuan. Gainera, fenomeno fisikoak modelizatzeko erabil daitezke. Izan ere, ekuazio ez-linealak ekuazio linealen bidez hurbil daitezke.
Ekuazioa lineala izango da gai bakoitzeko aldagaien berreturen batura 1 bada. Berretura 1 baino handiagoa duten ekuazioei ez-lineal deritze. Adibidez, ekuazioa ez-lineala izango da lehenengo gaiko aldagaien berreturen batura 2 delako ( ). Gainera, funtzio polinomikoak ez diren funtzioak dituzten ekuazioak ez-linealak dira.
Jarraian, aldagai kopuru desberdinetako ekuazio linealak aztertuko dira. Gainera, funtzio linealen eta inekuazio linealen oinarrizko kontzeptuak azalduko dira.