Lankide:Gaizka Garate Moreno/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bryce Canyon Parke Nazionala Estatu Batuetako parke nazionala da, Utah hego-mendebaldean kokatua. Izenean Canyon izan arren, Bryce arroila ez da benetan arroila bat, higaduraz sortutako anfiteatro natural handi bat baizik. Bryce bere egitura geologiko bereziengatik nabarmentzen da, maitagarrien tximiniak deitzen direnak, haizeak, urak eta izotzak eragindako higadurak sortutakoak. Arrokek dituzten koloreen jokoak, gorriak, laranjak eta zuriak bista ikusgarriak birsortzen ditu.
Bryce inguruko Zion Parke Nazionala eta Arroila Handia baino altuagoa da. Batez besteko altitudea 2.400 eta 2.700 metro itsas mailatik. Hala ere, hegoaldea 2100 m-ko altueran dago. Kota aniztasun hori dela eta, ekologia eta klima asko aldatzen dira eremu batetik bestera, kontraste ikusgarria eskainiz.
Mormoiak izan ziren 1850. urte inguruan kokatu ziren lehen zuriak, Ebenezer Bryce-ren izena emanez, bertako lehen biztanlea. Eremua monumentu nazional bihurtu zen 1924an, eta lau urte geroago parke nazional bihurtu zen. 145 km²-ko azalera hartzen du. Utahko hiru parke nazionaletatik, gutxien bisitatzen dena da, neurri handi batean, bere urruneko kokapenagatik. Kanab hiru parkeen erdibidean dagoen hiria da, Bryce Canyon, Zion Parke Nazionala eta Arroila Handiaren Parke Nazionala. Parkearen izena paisaia geografikoak hiru dimentsiotan simulatzeko ardura duen programa informatiko bat izendatzeko ere erabili zen.