Lankide:Aitidina/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
S/PDIF (Sony/Philips Digital Interface)[1][2] distantzia laburrerako soinu irteeretan erabiltzen den audio digitaleko lotura mota bat da, eta bere aplikaziorik ohikoena kontsumitzaile mailako audio ekipoetan izan ohi da; adibidez, etxeko zineman edo fideltasun handiko sistemetan. Seinalea transmititzeko RCA konektoredun kable ardazkidea edota TOSLINK konektoredun zuntz optikoa erabiltzen ditu.
AES3 interkonexiorako estandarrean oinarritzen da S/PDIF.[3] Garraiorako gaitasunari dagokionez, konprimitu gabeko PCM audiozko bi kanal garraia ditzake, eta berdin konprimituriko 5.1/7.1 surround soinuarekin (DTS audio kodeka, adibidez) ere. Hori bai, galerarik gabeko surround formaturen batek banda zabalera handiagoa behar badu, bateraezina izango da S/PDIFrekin.[4]
Era berean, S/PDIF lotura mota bat moduan definitzen dugunean, datuen lotura mailako nahiz maila fisikoko zehaztapenen multzoa dela esan nahi dugu. Izenaren jatorria Sony/Philips Digital Interconnect Format da, baina zabalduen dagoen adiera Sony/Philips Digital Interface da. S/PDIF IEC 60958n estandarizaturik dago, IEC 60958 type II izenpean (IEC 958 zelarik 1998 aurretik).