Ikuspegi kognitibistak pertsonaren adimenean edo kognizioan gauzatzen diren barne-prozesuetan oinarritu dira. Kognitiboek ez dituzte lege orokorrak bilatzen, ezberdintasun indibidualaren arrazoiak eta zergatiak baizik. Jean Piaget, Lev Vygosky, Jerome Bruner eta David Ausubelentzat, zuzenean behatu ezin den barne, prozesua da ikaskuntza. Egile horien metodoek, ezberdinak izanik, pertsonak eta behagarriak ez diren hainbat aldagai hartu dituztekontuan. Ikastea, haien aburuz, gizabanakoaren barnean gertatzen den aldaketa da.
Psikologia Kognitiboaren ezaugarriak
Jarraitua: bizitza osoan zehar ematen da.
Metakorra: egungo esperientziak ulertzeko ahalmena lehenagoko esperientzietan oinarritzen da.
Konplexutasuna: areagotzeko joera. Ahalmen, gaitasun eta abileziak hobetuz.
Antolakuntza: organizatua eta orokortasunetik zehatzetara doa.
Arlo ezberdinen menpekotasuna: arlo bateko eskuraketa, beste arloen garapenarekin lotuta. (Holistikoa)