Lankide:Naroa Zapatero/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Antena uhin elektromagnetikoak jasotzeko edo igortzeko gailua da AM edo FM maiztasuneko transmisioetan erabilia. Jasotze antenak uhin elektromagnetikoak energia elektriko bihurtzen ditu; aldiz, igortze antena batek alderantzizko prozesua gauzatzen du, energia elektrikoa uhin elektromagnetiko bihurtu.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Antena» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Antenna (radio)» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Antena hargailura edo transmisorera konektatutako eroaleez osatutako gailua da. Hasteko, igortze fasean, transmisoreak antenari aplikatutako korronte oszilakorrak eremu elektriko eta magnetiko oszilakorra sortzen ditu antena inguruan. Ostean, denborarekiko aldakorrak diren eremu hauek energia igortzen dute antenatik kanpo uhin elektromagnetiko bezala, hauek irrati uhinak izango dira. Bukatzeko, hargailuan, kanpotik datozen eremu elektriko eta magnetikoak antenako elementuen elektroiak mugiarazten dituzte korronte oszilakorra sortuz antenan. Bete behar dituzten helburuen arabera mota askotako antenak daude: igorri beharreko potentzia norabide guztietara hedatzea edo norabide zehatz batera zuzenduta egotea, beste zerbitzu batzuk oztopatu gabe.
Antenen ezaugarriak gailuaren dimentsioen eta jasotako edo igorritako irrati-maiztasun uhin luzeraren arteko erlazioaren mende daude. Dimentsioak uhin luzera baino txikiagoak badira oinarrizko antenak dira; bi parametro hauek maila berekoak direnean antena erresonanteak izango dira eta dimentsioak uhin luzera baino handiagoak izatekotan norabide zehatzeko antenak.
Heinrich Hertz fisiko alemaniarrak 1888an lehenengo antena sortu zuen James Clerk Maxwellen uhin elektromagnetikoen teoria frogatzeko.