“Esfera” hitza latineko sphaera hitzetik dator, eta hau Grekerako sphaîra hitzetik eratorria da. Geometrian erabiltzen den kontzeptua da. Honen azalera osatzen duten puntu guztiak gorputzaren zentroarekiko distantzia berdinera daude[1].
Definizio zehatzago bat emanda "esfera" diametroaren inguruan biraka dabilen zirkunferentzierdi batek sortutako gainazal itxia da, puntu guztiak zentro izeneko puntu batetik distantzia berera dituena[2]. Hau da, zirkunferentzia bat bere diametroaren inguruan biratzen dugunean sortzen den irudia da esfera.
Esferaren elementuak
Zentroa: Esferaren barneko puntua, gainazal esferikoaren puntu guztietatik distantzia berera dagoena[3].
Erradioa: Esferaren edozein punturen eta zentroaren arteko distantzia[4].
Korda: Esferaren gainazaleko bi puntu lotzen dituen zuzenkia[4].
Diametroa: Zentrotik pasatzen den edozein korda[4].
Poloa: Biraketa-ardatzaren bi muturretako bakoitza[5].
Esferaren zentroa eta bere muturrak esferaren azalean dituen edozein zuzenki diametroa da.
Esferaren edozein irudikapen planoa zirkulua da.
Esferaren zentrotik igarotzen den edozein zirkulu-formako ebakidura Zirkulu nagusia da, ebakidura zentrotik pasatzen ez bada zirkulu minorra izango da.
Esferaren zirkulu bat ematen bada, berarekiko perpendikularra den diametroaren muturrei zirkulu horren poloak izango dira.