From Wikipedia, the free encyclopedia
Sendaviva parke natural bat da eta Nafarroan kokatzen da eta 120 hektarea ditu. Bertan askotariko animaliak haien habitat naturalean ikusi daitezke eta zonaldeko ondare naturala ezagutzeko aukera dago. Animali eta inguruneaz gain ezaguna da bere atrakzioengatik.
800 animali baino gehiago daude (200 espezie ezberidinekoak), munduko 5 kontinentetik ekarritakoak. Guzti hauek 8 ibilbidetan sailkatuta daude eta ibilbide bakoitzean bizileku ezberdinetako animaliak daude. Adibidez, lehen ibilbidean abeltzaitzan nagusi diren animaliak ikusi daitezke (astoak, zezenak, behiak…). Beste ibilbide batean animali exotikoak daude, Hego Amerikako goi-lautadetan, Afrikako sabanetan edo oihan tropikaletan jatorria dutenak. Baita harrapakarien ibilbidean hegazti ugari ikusi ditzakegu.
Atrakzioei dagokionez, 30 desberdin daude, adin eta interesei egokituta. Hauen artean “los rapidos” berrienetariko bat dena; horrekin batera “los potrillos”, “bici noria” eta “la batida” daude.
MUGIKORREKO APLIKAZIOA Doakoa da eta bertan ordutegiak eta informazio erabilgarriak aurkitzen dira.
Parke honen nobedadeen artean ordainketa-planak daude. Planetan sartzeko 12 urtetik beherako haurrak heldu batekin sartu behar dira. Planei dagokionez chef junior, zaintzeko animaliak eta lemurrekin elkartzeko aukera dago. Horretaz gain, ekintza ezberdinak antolatzen dira animaliak hurbileagotik ikusi eta ezagutzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.