Lankide:Julendiezz/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ilunpeen bihotzean (ingelesez: Heart of Darkness) Joseph Conrad idazle poloniar-ingelesaren eleberria da, eta 1899an argitaratu zen. Liburuan Kongo ibaian zehar egindako bidaia bat kontatzen da, Afrikaren bihotzean kokatuta dagoen Kongoko Estatu Burujaberaino. Narratzailea Charles Marlow da, eta hark lagunei bere istorioa kontatzen die Tamesis ibaian ainguratutako itsasontzi batean daudela. Eszena horrek ematen dio Marlowren istorioari abiapuntua, Kurtz marfil merkatari arrakastatsuarekin duen obsesioa kontatzen hasiko baita. Conradek Londres («munduko hiririk izugarriena») eta Afrikaren («ilunpeen tokia») arteko paralelotasuna aurkezten du.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1d/Houghton_EC9_C7638_902y_%28A%29_-_Conrad%2C_Heart_of_Darkness_1.jpg/640px-Houghton_EC9_C7638_902y_%28A%29_-_Conrad%2C_Heart_of_Darkness_1.jpg)
Conraden asmoa «pertsona zibilizatuen» eta «pertsona basatien» artean alde txikia dagoela erakustea da, eta modu inplizituan jarduten du inperialismoaz eta arrazismoaz.
Ilunpeen bihotzean, lehenekoz, Blackwood’s Magazine deituriko aldizkari batean argitaratu zen, hiru ataleko ipuin serie gisa, milagarren argitalpena ospatzeko asmoz. Baina denborarekin sarritan berrargitaratu da, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Gainera, Francis Ford Coppola zinema zuzendariaren 1979ko Apocalypse Now filma inspiratu zuen. Eta 1998an, Modern Library argitaletxe estatubatuarrak XX. mendeko ingelesezko 100 eleberri onenen zerrendan 67. postuan kokatu zuen.