Lankide:JonTrincado/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Persiarren Manifestua (gaztelaniaz: Manifiesto de los Persas) 1814ko apirilaren 12an Madrilen 69 diputatuk izenpetu zuten dokumentu bat izan zen. Bernardo Mozo de Rosales zihoan buru eta erbestetik itzultzen ari zen Fernando VII.ari, Desiratuari, Antzinako Erregimenera itzultzea eta Cadizko Gorteen legegintza bertan behera uztea eskatzen zioten. Puçolen, Valentzian, izan zen gertaera hau.[1]
Dokumentuaren izena idatziaren hasierako hitzetatik dator: antzinako pertsiarren artean, erregearen heriotzaren aurrean, ohikoa omen zen 5 egunez anarkian bizitzea. Sinatzaileek anarkia hori 2 urtez iraun duen liberalismoarekin alderatzen dute eta 1812ko Konstituzioak Frantziako iraultza esan nahi du. Horregatik, dokumentu honen bidez, Antzinako Erregimenaren estamentu tradizionalak berrezartzea eskatzen diote erregeari.
Testuaren izaera politikoa da, zerbait aldarrikatzen duen manifestua baita. Iturriari dagokionez, lehen mailakoa edo historikoa da, hau da, garai hartan idatzi zen, 1814ko apirilean, hain zuzen ere. Egileak Gorteetako diputatu absolutistak izan ziren, eta hartzailea publikoa izan zen, Fernando VII.ari bidali arren, absolutista guztien laguntza biltzen zutelako. Idatzi zen garaian, Iraultza Liberalaren ondorioz, liberalismoa zegoen ezarrita Espainian, 1812ko Konstituzioa indarrean baitzegoen. Gainera, frantsesek Independentzia Gerra galdu eta gero, Napoleonek erregetza Fernando VII.ari bueltatu zion Valençayko Itunaren bidez. Hori dela eta, testua Fernando VII.ak estatu kolpea emateko programa eta aitzakia izan zen, absolutismoa berrezar zezan.