From Wikipedia, the free encyclopedia
Prosezu eolikoak haiezak eragiten duen meteorizazio, garraio eta sedimentazio prosezuak dira. Asko ematen dira basamortu eremuetan eta oso garrantzitsuak dira.
Bi modutan higa ditzake haizeak ingurunea. Alde batetik, deflazio prozesuarekin, hau da, harriak arrastan edo airean altxatuz. Bestetik, korrosio prosezua eman daiteke, hau da, hondarra eta hautsa herrestan harkaitzen eta lurraren kontra arrastatzen ditu.
Haizearen higadura lurraren edozein eremutan gerta daiteke ordea, bi faktoreren mende dago: morfologia eta erliebe mota. Deflazioa ondorengo faktore hauen mende dago: material mota, landaredia, material egitura eta hezetasun maila eta lur azalaren tenperatura. Nahiz eta faktore hauen artean koesio sendorik ez egon garrantzitsua da bakoitza duen eragina. Hortaz, haizearen higadura gerta dadin, hauek dira baldintza egokienak: landaredi urria, lur azaleko materialak tamaina ertaina edo tamaina konbinazio egokia izatea, eta materiala erabat lehorra egotea. Haizearen eraginaren ondorio zuzena dira hauts ekaitzak. Basamortuetan dauden eremu lauetan ematen diren haize bolada bortitzek hauts fin ugari suspentsioan jartzen dituzte eta hodei handiak sortzen dira.
Nahiz eta sortutako egitura fisikoak oso garrantzitsuak ez izan, badaude aipatzekoak diren 3. Alde batetik yardang izeneko egiturak; haize jarraituen higaduraren eraginpean dauden lur azal soilduetan eratzen dira. Beste alde batetik, bentifaktoak; forma zorrotzeko aldeak dauzkaten hartxintxarrak. Eta azkenik, blowoutak; deflazioak sortutako barrunbeak.
Badaude haizeak mugitu ezin dituen hondarrak, denborarekin metatu egiten direnak. Metaketa hauen ondorioz sortutako formak bi baldintzen mende daude: zatikien tamainaren arabera eta zatiki horiek metatzeko behar diren baldintzen arabera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.