Langileen mugimendua Espainian
From Wikipedia, the free encyclopedia
Langileen mugimendua Espainian Espainiako langileen manifestazioa eta parte hartze sozial eta politikoen multzoa da, beraien helburua euren baldintzak hobetzea eta gizartea aldatzea da, sindikatu eta alderdi politikoen bitartez.
Industrializazioaren ondorengo lehen langile belaunaldiek ezagutu zituzten lan eta bizi baldintza oso gogorrak izan ziren: 12 ordu eguneko, astean 6 egun lan egin, istripu edo gaixotasun babesik ez, miseriazko soldatak bizirauteko behar zenera mugatuak, higiene falta, etxebizitzen pilaketa barrakoietan, etab. Industrializazioa hasi eta hobetzeko aukerarik ikusten ez zutenez, baldintza horiek sortutako bizimodu hori hobetzeko burutu ziren saioak. Espainian industrializazioaren atzerapenak eta, industrializatutako eta atzeratutako lurraldeen arteko ezberdintasun handiek ezaugarri bereziz hornituko dute mugimendua eta erakunde anarkistek lortuko dute eragin handia.