Lagrangeren puntuak sistema orbital baten 5 posizioei deritze non objektu txiki bat, soilik grabitatearen eraginpean dagoena, teorikoki bi objektu handien artean geldikor egon daitekeen (adibidez Lurraren eta Ilargiaren artean dagoen satelite bat).
Historia
Leonhard Euler matematikari eta fisikariak Lagrangeren 3 puntu kolinealak (L1, L2, L3) aurkitu zituen, Joseph Louis Lagrangek beste biak aurkitu baino urte batzuk lehenago.
1772an Lagrangek hiru gorputzen problemaren inguruko idazlana argitaratu zuen. Idazlanaren lehen atalean hiru goputzen problema orokorra aintzakotzat hartu zuen. Hortik abiatuta, bigarren atalean, orbita zirkularra duten hiru masentzat bi emaitza patroi konstante berezi frogatu zituen: kolineala eta aldekidea.
XX. mendearen hasieran asteroide troiarrak aurkitu zituzten Jupiter-Eguzkia sistemaren L4 eta L5 Lagrangeren puntuetan.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.