Lagertha
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kondairaren arabera, Lagertha Norvegiako ezkutaria eta agintari bikingoa izan zen, eta Ragnar Lodbrok bikingo ospetsuaren emaztea. Bere istorioa Saxo kronistak bildu zuen XII. mendean. Gaur egungo informazioaren arabera, litekeena da Lagertha pertsonaia historikoa ez izatea, baizik eta bikingo gudari emakumeen isla izatea edo Thorgerd jainko norvegiarrarena.
Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Lagertha | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Ogibidea | esploratzailea eta Skjaldmöa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ragnar Lodbrok |
Itxi
Saxok bildu zuen izena Lathgertha izan zen, ziurrenik antzinako eskandinavieraren Hlaðgerðr (Hlathgerth) formaren latinizazioa da. Ingelesezko iturrietan "Lagertha" agertzen da, baita "Ladgertha", "Ladgerda" edo antzekoren bat.