Laburpen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Laburpena edo sinopsia gai bati buruzko puntu edo lerrobide nagusiak azaltzen dituen idazki edo hitzaldi bat da, maiz puntuz puntuko zerrenda moduan aurkeztuta. Ikasteko teknika nagusietako bat da, testu luzeak laburtu eta osotasunean hobeki ulertu eta gogoratzeko aukera ematen baitu.
Laburpen batek sintesi ideia darama beti, eta laburbilduma ere sinonimo izan daiteke. Adibidez, fisikaren lapurpenak sintetikoki bilduko ditu zientzia horren ezagutza garrantzitsuenak. Bere aldetik, entziklopedia "unibertsala" aipa daiteke gizakiaren ezagutza ororen laburpen gisa.
Laburpenak hainbat helbururekin gauzatu daitezke:
- Literatura-lan bat (kasu horretan haren bilbea laburbiltzen da) kontrazalean edo publizitate-artikuluetan aurkeztea komunikabideetan.
- Irakurlea artikulu zientifiko batean sartzea (kasu honetan, laburpen dokumentala edo abstract), ikerketaren helburuak eta jorratzen den arazoa zehaztuta.
- Eskolan irakurmen-maila nahikoa erakustea.
- Ondorengo azterketarako edo kontsultarako informazioa sintetizatzea.