Perla bainuetxea
eraikitako euskal ondare nabaria Donostian From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Donostian From Wikipedia, the free encyclopedia
Perla bainuetxea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Erdialdea auzoan bainuetxe eta jatetxe bat da. Hain zuzen ere, Kontxako badian dago, izen berdineko Kontxako pasealekuan eta Aita Binuesa plazan, Kontxako hondartza aurrez-aurre duelarik.
Perla bainuetxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′55″N 1°59′21″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XX. mendea - |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Antonio Kortazar |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 647 |
Kontxako erdian kokatua, egurrezko bainuetxe bat egon zen bertan. Bere balkoiek laurogeita hamar metro luze zituzten eta egunero dirudun turisten bilera leku ziren. Bertan saloi zentral bat zegoen, hainbat bainuetxe zerbitzuekin, baita hondartzara jaisteko kabinak zein marea beherarekin funtzionatzen zuen zaldiz tiratutako tranbia bat.
1908an Udaletxeak erabaki zuen berritzea, zaharkituta geratu zelako. Eraikina 1912ko uztailaren 2an ireki zen berriro, harriz eta hormigoiz eginda[1]. Antonio Kortazar arkitekto donostiarrak diseinatu zuen multzoa, ondoko mendebalderaxeago dagoen Errege-erreginen bainuetxe edo kaseta bezalaxe.[2]
1924an jokua debekatu zen Donostian eta, hainbat krisiren ostean, eraikina gainbeheran sartu zen, jarduerarik gabe eta ia erortzeko arriskuarekin. 1960an Donostian lehenengo dantzaldiak antolatzen hasten dira, berriro ere. 1961an Aurelio eta Andrés Sabadell Martínezek Udaletxeari eraikina alokatu zioten dantzalekua egiteko bertan.
1990an Udaletxeak La Perla konplexua eraberritzea erabaki zuen. 1991ko otsailean ateak itxi zituen eta 1993an beheko pisu guztia eraitsi eta berreraiki zen, Joaquín Zubiriaren proiektua jaraituz. Honela jatorrizko eraikinaren funtziora itzuli zen, talasoterapia eskainiz jaietarako gune izateaz gain.
2013ko azken erreformarekin 5.500 m2eko eremua hartzen du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.