Lineo
Zinetzilari eta naturalista / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lineo[1][2] —jaiotza izena: Carl von Linné; latinezko izena: Carolus Linnaeus— (Råshult, Suedia, 1707ko maiatzaren 23a - Uppsala, 1778ko urtarrilaren 10a) zientzialari eta naturalista suediar bat izan zen, gaur egungo taxonomiaren oinarriak jarri zituena. Ekologiaren aitzindaritzat hartzen da, besteak beste.
Lineo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Carl Nilsson Linnaeus |
Jaiotza | Råshult (en) , 1707ko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Suedia |
Lehen hizkuntza | suediera |
Heriotza | Linnaeus Hammarby (en) eta Uppsala, 1778ko urtarrilaren 10a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Uppsalako katedrala |
Familia | |
Aita | Nils Ingemarsson Linnaeus |
Ama | Christina Brodersonia |
Ezkontidea(k) | Sara Elisabeth Moræa (en) |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | |
Leinua | Linné family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lundeko Unibertsitatea (1727 - : medikuntza Uppsalako Unibertsitatea (1728 - : medikuntza University of Harderwijk (en) (1735 - 1735) Medikuntzako doktorea : medikuntza |
Hezkuntza-maila | Medikuntzako doktorea |
Tesi zuzendaria | Olof Rudbeck the Younger (en) Johannes Gorter (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Fredrik Hasselquist (en) Carl Peter Thunberg (en) Anders Sparrman (en) Peter Forsskål (en) Anton Rolandsson Martin (en) Alexander von Karamyschew (en) Matvey Afonin (en) |
Hizkuntzak | latina suediera |
Irakaslea(k) | Lars Roberg (en) Olof Celsius (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, katedraduna, botanikaria, medikua, autobiografialaria, biologoa, mikologoa, pteridologoa, briologoa, zoologoa, entomologoa, ornitologoa, naturalista, arachnologist (en) eta mineralogoa |
Lantokia(k) | Uppsala eta Stockholm |
Enplegatzailea(k) | Uppsalako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Royal Danish Academy of Sciences and Letters (en) Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Frantziako Zientzien Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Suediako Eliza |
Berak egindako klasifikazioaren funtsezko printzipioak taxonomia zientifikoaren oinarrian daude.
« | Nomina si nescis, perit et cognitio rerum.
(Gauzen izena ez badakizu, beraietaz dakizuna ere desagertzen da) |
» |
Lineo, 1755ean. |
Lineo kreazionista zen. Haren ustez, animaliak eta landareak Jainkoak sortuak izan ziren Genesisak kontatzen duenaren arabera, eta ordutik ez dute aldaketarik izan.
Haren lanik garrantzitsuena Systema Naturae da (1735): argitalpen asko izan ditu. Argitalpen bakoitzean, Lineok sistema hobetu eta osotzen zuen. Hamargarren ediziotik (1758) aurrera, bi izeneko nomenklatura (izen zientifikoa) sistema erabili zuen erabat. Talde batzuk zehatz definitu zituen, ugaztunen eta hegaztien klaseak bezala. Horretarako, Albertus Seba, Ulisse Aldrovandi, Mark Catesby, John Jonston eta beste jakintsuek deskribatutako animaliez baliatzen zen batzuetan, baina gehienbat berak aztertutako animaliak deskribatu zituen.