From Wikipedia, the free encyclopedia
Léon Kaufman (Luxenburgo, 1869ko abuztuaren 16a - ibidem, 1952ko martxoaren 25a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1917tik 1918ra.
Léon Kauffman | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1945eko abenduaren 14a - 1952ko otsailaren 14a ← Ernest Hamelius (en) - Félix Welter (en) →
1917ko ekainaren 19a - 1918ko irailaren 28a ← Victor Thorn - Émile Reuter →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Luxenburgo, 1869ko abuztuaren 16a | ||||||
Herrialdea | Luxenburgo | ||||||
Heriotza | Luxenburgo, 1952ko martxoaren 25a (82 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | |||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta bankaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Alderdi politikoa | Christian Social People's Party (en) Party of the Right (en) |
Zuzenbidea ikasi ondoren, bake-epaile eta funtzionario izan zen. 1910ean Zergen administrazioko zuzendari eta Gizarte Aseguruen presidente izendatu zuten. 1916tik 1918ra Finantzen zuzendari nagusia izan zen.
1917ko ekainean, eskuineko gobernu liberala osatu zuen, eta Kanpo Arazoetako eta Finantzetako ministro ere izan zen. Konstituzioa aldatu zuen sufragio unibertsala ahalbidetzeko. Dimisioa eman zuen, abuztuan Georg von Hertling kantziler alemaniarrak Maria-Adelaida dukesa handiari egindako bisita pribatu batean egon zela jakin ondoren.
1915etik 1945era Estatu Kontseiluko kidea izan zen eta 1945etik 1952ra lehendakaria. Gainera, 1923tik 1952ra Luxenburgon Nazioarteko Bankuko batzorde exekutiboko presidentea izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.