From Wikipedia, the free encyclopedia
Fonetikan, kontsonante herskaria —edo, labur, herskaria—, batzuetan kontsonante oklusiboa deitua, ahots-bidean aire-emaria erabat blokeatuz ahoskatzen da, baina ez sudur-bidean halabeharrez. Blokeo horren iraupena kontsonantearen hersketa da.
Herskari hitzak hurrengo kategorietako bati edo gehiagori erreferentzia egin diezaioke, autorearen arabera:
Autorearen arabera, herskari ahokari goiko edozein da, herskari sudurkariak izan ezik, baina gehienetan horren bidez erreferentzia leherkariei egiten zaie. Herskari sudurkari sudurkari ohikoenak hizkuntzan egon daitezkeen beste kontsonante sudurkariez bereizteko erabil daiteke. Zubereraz, esaterako, /m/, /n/ eta /ɲ/ herskari sudurkariak /h̃/ hasperen sudurkaritutik (eta bokal sudurkarietatik) bereizteko erabil daiteke.
Ingelesezko stop eta occlusive terminoak Hizkuntzalaritzan sendotasunik gabe erabiliak dira: sinonimotzat hartu izan dira (euskaraz bezala, gure hizkuntzan bakarrik leherkari terminoa herskari ahokarietarako bereizten baitugu), eta baita sudurkaritasuna bereizteko ere. Autore zenbaitek stop generiko gisan erabiltzen dute (hau da, oral stop, nasal stop), eta occlusive, kontsonante ahokarietarako uzten dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.