Kontrol-egitura
From Wikipedia, the free encyclopedia
Informatikako arloan, kontrol-egiturak programa baten exekuzio-fluxua bideratzeko erabiltzen dira. Kontrol-egituren (edo kontrol-sententzien) bitartez, prozesu errepikakor bat hainbat aldiz exekutatu daiteke, edo egiturak erabakiak har dezake. Egitura hauek garrantzi handia dute, programa baten fluxua kontrolatzen baitute behar den heinean.
Programazio-lengoaia gehienetan kontrol-egituren kanpo-itxura eta barne-funtzionamendua alda daiteke, baina emaitzari begira berdintasunak aurki daitezke. Hona hemen adibide batzuk:
- If-Then-Else: bi sekuentzia multzo ezberdin daude. Multzo horien aurretik baldintza bat dago. Baldintzaren arabera, multzo bat edo bestea exekutatuko da.
- Switch-Case: hainbat sekuentzia multzo ezberdin daude. Zein multzo exekutatuko den, aldagai baten balioak finkatuko du. Adibidez: Aldagai bat bikoitia baldin bada, lehen multzoa exekutatuko da. Aldiz, bakoitia baldin bada, bigarren multzoa izango da exekutatuko dena.
- While begizta: baldintza bat betetzen den bitartean, sekuentzia multzo bat errepikatuko da.
- For begizta: Sententzia multzo bat exekutatuko da zenbait alditan.
Kontrol-egitura guztiek sarrera bakarra dute, baina bide desberdinetan bukatu daitezke. Hiru talde ezberdinetan sailkatu daitezke: sekuentzialak edo aukerazkoak, iteratiboak eta aurreratuak (bien arteko konbinazioak).
Programazio-lengoaia berri guztiek antzeko kontrol-egiturak dituzte. Horietan aldatzen den gauza bakarra sintaxia da, hau da, egitura idatziz adierazteko modua.