From Wikipedia, the free encyclopedia
Konjuntibitisa konjuntibaren hantura eta narritadura da, hau da, begiaren kanpo geruzarena eta betazalen barnearena. Jatorria infekzio batean (normalean birikoa, baina bakteriarra ere bai) edo erreakzio alergikoa izan daiteke.
Konjuntibitisa | |
---|---|
Konjuntibitis birikoa duen begia | |
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun oftalmologikoa, eritasuna, conjunctival disease (en) , inflammatory disease (en) eye symptom (en) |
Espezialitatea | oftalmologia |
Sintoma(k) | Begi gorria hantura |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | tobramycin (en) , tacrolimus (en) , moxifloxazino, norfloxazino, valinegramicidin a (en) eta natamycin (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 372.0 |
GNS-9 | 372.0 |
DiseasesDB | 3067 |
MedlinePlus | 001010 |
eMedicine | 001010 |
MeSH | D003231D003231 |
Disease Ontology ID | DOID:6195 |
Bere kausaren arabera honela konjuntibitisak sailkatzen dira:
Konjuntibitisak aurkezten dituzten ohiko sintomak gorritasuna, fotofobia eta malko-isurtzea dira, eta jatorriaren arabera makarrak, azkura gongoilen haztura ager daitezke. Sintomek 7-20 egun irauten dute. Gehienetan sintomak bortitzak ez direnez eta berez sendatzen denez, ez da ohikoa kultiboen bidez diagnostikatzea.
Batzuetan konjuntibitisaren bakterio-infekzioak antibiotikorik ez eskatu arren, gaixoek mediku bat ikusi behar dute, konjuntibitisa maiz korneako lesioarekin lotuta dagoenez gero. Infekzio biralari dagokionez, ez da sendatzen antibiotikoen bidez. Jatorri alergikokoaren kasuan antihistaminikoak erabili ohi dira, kolirio moduan. Gorputz arraroak tartean direlarik, hauek atera behar dira, baina begia oso organo sentikorra denez, profesional batek egitea da egokiena. Bestalde, jatorri traumatikoko konjuntibitisek, aditu baten balioespena eta lesioen tratamentu egokia behar dituzte, bereziki korneako higaduraren kasuan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.