From Wikipedia, the free encyclopedia
Komunontzia, halaber komuna, gizakiak bertan gernua eta gorputza libratzeko tresna bat da. Komunontzia dagoen gelari komuna deritzo. Komunontzia zulo bat duen zeramikazko elementu bat izaten da, katilu eitekoa, estoldarekin loturik dagoena; zuloan eginkaria edo pixa egin ondoren, zulotik ura botata, hondakinak estoldara igortzen dira. Horrela, komunontzia berriz ere erabili arte garbi utzi eta usain desatseginak ezabatu egiten dira. Hala ere, askotan ura botata ere gorotz arrastoak geratzen dira komunontziko azaleran, komuneko eskubila batez garbitzen direnak. Komunontzia gorotz eta gernuarekin kontaktuan dagoen tresna denez, infekzio-iturri bat da eta higiene zorrotza behar izaten du.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.