Klima mediterraneo
Uda eguzkitsu, bero eta lehorrak eta negu epel eta euritsuak izan ohi dituen klima-mota; neguko prezipitazioak, maiz, ekaitz-forman izaten dira / From Wikipedia, the free encyclopedia
Klima mediterraneoa Mediterraneo itsasoaren inguruko lurralde gehienetako berezko klima da. Uda bero eta lehorrak izaten dira eta negu epel eta hezeak. Munduko bost eskualdek daukate horrelako klima: Mediterraneoko arroa, Kaliforniako itsasaldea, Mendebaldeko eta Hegoaldeko Australia, Hego Afrikako hegomendebaldea eta Txileko erdialdea. Köppen-Geiger sailkapenean bi subtipo bereizten dira: Klima mediterraneoa, uda beroekin (Csa) eta Klima mediterraneoa, uda freskoekin (Csb).