Kiasma
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kiasma Helsinkiko arte garaikidearen museoa da. Mannerheimintie hiribidean dago, Carl Gustaf Emil Mannerheim-en estatuaren eta Postitalo eraikinaren artean. Finlandiako Galeria Nazionalaren arte garaikidearen bilduma dago bertan erakusgai. Kiasmaren helburu nagusiak arte garaikidea herritarrei hurbiltzea eta haren estatusa indartzea dira.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Kiasma | |
---|---|
Finnish National Gallery | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | Southern Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Nilandia |
Hiria | Helsinki |
Koordenatuak | 60°10′18″N 24°56′13″E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1990 |
Zuzendaria | Leevi Haapala (en) ![]() Tuula Arkio (en) ![]() Tuula Karjalainen (en) ![]() Berndt Arell (en) ![]() Pirkko Siitari (en) ![]() |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Steven Holl (en) ![]() |
Kontaktua | |
Helbidea | Mannerheiminaukio 2, 00100 Helsinki |
Webgune ofiziala | |
Itxi
- Ez nahasi kiasma optikoarekin.
Kiasmak bost solairu ditu. Erakusketa-aretoez gain, museoan kafetegia, denda, liburutegia, seminario-gela eta antzokia daude. Bertan, arte erakusketez gain, antzerki emanaldiak, seminarioak eta hitzaldiak antolatzen dira.