Kharkiv Oblasteko errusiar okupazioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kharkiv Oblasteko errusiar okupazioa egun martxan dirauen okupazio militar bat da, 2022ko otsailaren 24an hasi zena, errusiar indarrek Ukraina inbaditzen hasi zirenean eta Ukrainako Kharkiv Oblasteko eskualdeak harrapatzen eta okupatzen hasi ostean. Oblast-hiriburua, Kharkiv, ez da errusiar indarren eskuetan erori; hala ere, oblasteko beste hiri batzuk –Izium, Kupiansk eta Balakliia, esaterako– bereganatu dituzte errusiar indarrek. Txuhuiv hiria, bestalde, otsailaren 25etik kontrolatzen bazuten ere Errusiako Indarrek, Ukrainako Indarrek martxoaren 7an hiri-kontrola berreskuratu zuten.
Datu azkarrak Administrazioa, Egoera ...
Kharkiv Oblasteko errusiar okupazioa | |
---|---|
Kharkiv Oblasta, Ukrainan. Errusiak oblastaren iparraldeko eskualdeko hainbat hirien hiri-kontrola du egun. | |
Administrazioa | |
Egoera | Errusiaren okupazio militarra |
Kokapena | Kharkiv Oblasta (Ukraina) |
Historia | |
Data | 2022ko otsailak 24 – egun (2 urte, 4 hilabete eta 9 egun) |
Itxi