Kawésqar herria (kawashkar bezala ere ezagunak eta XIX. mendean europar nabigatzaileek alakalufeak, alakaluf edo halakwulup bezala deituak) Txile Australeko herri bat da. XX. mendearen erdialdera arte nomadak ziren, Mendebaldeko Patagoniako kanal australak kanoetan zeharkatzen zituztenak, Penasko golkoa eta Magallaes itsasartearen artean. Azken mendean, populazioa murriztu egin da sarraskiengatik eta gaixotasunagatiko heriotzagatik, baita taldea uzteagatik ere, eta bere bizimodu tradizionalak eraldaketa handia jasan zuen txiletarrekin eta atzerriko nabigatzaileekin kontaktua izan ondoren. XXI. mendean, taldearen zatirik handiena Puerto Edén herrixkan eta Puerto Natales eta Punta Arenas hirietan bizi da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.