From Wikipedia, the free encyclopedia
Katu Beltza (ingelesez The Black Cat) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1843ko abuztuaren 19an The Saturday Evening Post aldizkarian argitaratu zen.
Katu Beltza | |
---|---|
"Katu Beltza", Aubrey Beardsleyen ilustrazioa (1894–1895). | |
Datuak | |
Idazlea | Edgar Allan Poe (1843) |
Argitaratze-data | 1843ko abuztuaren 19a |
Generoa | Beldurrezko eleberria Kontakizun laburra Eleberri gotikoa |
Jatorrizko izenburua | The Black Cat |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | The Saturday Evening Post (en) eta baliorik ez |
Herrialdea | AEB |
Euskaraz | |
Izenburua | Bihotz zelataria eta katu beltza |
Itzultzailea | Ana Arakistain |
Argitaratze-data | 2001 |
Bilduma | Mikoleta bilduma |
Orrialdeak | 48 |
ISBN | 9788433015976 |
Idazle berberaren The Tell-Tale Heart kontakizun laburrean ere agertzen den norberaren errudun sentipen psikologikoaren azterketa da. Bietan ere, hiltzaileak inor ohartuko ez den itxaropenazz burututako ekintzari izugarriari garrantzia kentzen eta errudun sentipena ekiditen saiatzen da, azkenean eta ustekabean hilketa nahiz erruduna denen agerian gelditzen delarik.
2001an Ana Arakistainek Poeren kontakizun laburrez osaturiko Bihotz zelataria eta katu beltza liburuan euskaratu zuen.
Senar-emazte gazte batzuk heuren katuarekin batera bizimodu lasaia daramate, baina behin batez senarra zurrutean hasiko da. Alkoholak haserrealdiak eragiten dizkio, eta hauetako amorrualdi batean bere onetik atera ohi duen katua jo eta bertan akatuko du. Baina berehala bigarren katu bat agertuko da, guzti honek etxeko giroa txartuko du, ondorengo gertakizunek ustekabeko amaiera beldurgarri bat ekarriko dutelarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.