From Wikipedia, the free encyclopedia
Karlos VI.a Frantziakoa (Paris, 1368ko abenduaren 3a - Paris, 1422ko urriaren 21a), Zoroa (frantsesez: le Fol edo le Fou) eta Maitatua (frantsesez: le Bien-Aimé) ezizenez ezaguna, 1380-1422 bitartean Frantziako erregea izan zen. Ehun Urteko Gerrak markatu zuen bere erreinaldia. Ezizena pairatzen zuen eskizofreniatik zetorkion.
Karlos VI.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1380ko irailaren 16a - 1422ko urriaren 21a ← Karlos V.a Frantziakoa - Karlos VII.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1368ko abenduaren 3a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | antzinako frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1422ko urriaren 21a (53 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | : malaria | ||
Familia | |||
Aita | Karlos V.a Frantziakoa | ||
Ama | Joana Borboikoa | ||
Ezkontidea(k) | Isabeau Bavariakoa (1385eko uztailaren 17a, 1385eko uztailaren 17a (egutegi gregorianoa) - 1422ko urriaren 21a) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Valois leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna Western Christianity (en) | ||
Karlos V.a Frantziakoa eta Joana Borboikoa izan zituen gurasoak. Gobernu oneko erregea izan zen, erotu zen arte (1392). Handik aurrera gerra zibila piztu zen Frantzian (Armagnactarrak eta Borgoinatarrak). Henrike V.a Ingalaterrakoak Borgoinatarren alde egin zuen, eta Azincourteko gudua (1415) irabazi zuen. Bere erreinaldiaren bukaeran Troyesko hitzarmena sinatu zuen, bere semea gaitzetsi eta oinordeko Henrike V.a izendatuz.
Karlos 1385ean Elisabet Bavariakoarekin ezkondu zen. Hamabi seme-alaba izan zituzten:
Odette Champdiverskoa maitalearekin Margarita alaba izan zuen.
Aurrekoa Karlos V.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1380-1422 |
Ondorengoa Karlos VII.a Frantziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VI.a Frantziakoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.