Karlos IV.aren familia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Karlos IV.aren familia (gaztelaniaz, La familia de Carlos IV) Francisco Goyak 1800-1801ean oihal gainean margotutako olio-pintura da. Tamaina naturaleko irudietan, Karlos IV.a erregearen familia ageri da, Velázquezen Meninak margolanaren eredua oinarri hartuta.
Datu azkarrak Karlos IV.aren familia, Jatorria ...
Karlos IV.aren familia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Francisco Goya |
Sorrera-urtea | 1802 |
Izenburua | La familia de Carlos IV |
Mugimendua | erromantizismoa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 280 () × 336 () cm |
Genero artistikoa | group portrait (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa Madrilgo Errege Jauregia (1814) |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P000726 |
Jabea | Fernando VII.a Espainiakoa |
Argumentu nagusia | familia |
Itxi
Erregearen familia artistaren langelan dago, eta Goya bera agertzen da ezkerraldean, ikusleari begira. Meninak koadroan bezala, artista lanean ari da, baina, Goyaren lan honetan, perspektibak eta argiak ez dira hain konplexuak, eta, giroa, berriz, itogarriagoa.