Kaolinita
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaolinita Al2Si2O5(OH)4 osaera kimikoa duen buztinezko minerala da. Silikato geruzaduna da, eta bere egituran tetraedroz osatutako geruzak eta oktaedroz osatutakoak txandakatzen dira. Tetraedroen erpinetan oxigeno atomoak dauzka eta erdian silizio atomoa dago; oktaedroen erpinetan hidroxiloak eta oxigenoa daude, eta erdian aluminio atomoa.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Silikatoa |
Formula | Al2Si2O5(OH)4 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.ED.05 |
Sistema kristalino | Triklinikoa |
Eponimoa | Gaoling (en) ![]() |
Identifikazioa | |
Kolorea | Zuria, batzuetan printz gorri, urdin edo marroiekin ezpurutasunen eraginez |
Habitoa | Lur-antzekoa |
Esfoliazioa | Perfektua |
Gogortasuna Mohs eskalan | 2 - 2,5 |
Distira | Hila eta lur-antzekoa |
Marra | Zuria |
Kaolinitaren izena Txinako Gaolin (高岭, "muino altua") lekutik eratorri da. Leku honetan txinatarrek lehen aldiz aurkitu zuten mineral hau modu naturalean. Hala ere, ez zen izan munduan lehen aldiz deskribatu zen lekua; hori Brasilgo Jari ibaiaren arroan izan zen 1867an.
Kaolinita Lurreko mineralik arruntenetakoa da. Kaolin izenaren pean erauzten da Brasilen, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Indian, Australian, Korean, Txinan eta Estatu Batuetan, besteak beste.