From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanpo-politika Estatu bateko gobernuak bere nazio-interesen eta herrialde horrek gainontzeko nazioarteko sistemako kideekin dituen harremanen arabera hartzen dituen erabaki multzoa bezala definitzen da. Nazio ororen kanpo-proiektuaren aldagaia da eta une zehatz batean bere bilakaera historikoa definitzen du. Herrialde horrek duen nazio-proiektuaren zati integral gisa, kanpo-politikak herrialde horretako bake eta segurtasun nahiei eta garapen politiko, ekonomiko eta sozialari erantzun behar die. Honek Estatu baten sendotasuna islatzen du, nazio baten barnean, gobernu egonkor batekin eta interes nazionalaren arabera hiritarrengan ezarritako eta haien ordezkariek adierazitako subiranotasun batekin.
Eraginkorra izateko, Estatu baten kanpo-politika berak jardun eta eragin nahi duen nazioarteko errealitatearen ezagutza sakon batean oinarritua beharra du, honela bakarrik Nazio batek aukeretatik erabateko onura atera baitezake, eta ahal izanez gero, agertu daitezkeen arriskuei ere aurre egin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.