Kable bidezko ferri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kable bidezko ferria (edo kate-bidezkoa) ibai, itsasadar, laku eta fiordoetan erabiltzen den anezka, ferri edo pontoi mota bat da.
Ur tartearen bi ertzetara konektatutako kable bidezko loturak gidatzen du anezka. Indarra ertzetan jarritako motoreek egin dezakete, edo ontzian bertan motoreak tira egin kabletik, edo kasu batzuetan, aski da ibaiaren korrontearen indarrarekin ontzia kablearen norabidean mugitzeko.
Kable bidezko lehenengo anezkek sokak edo altzairu-kateak erabiltzen zituzten.