Julia Otxoa
idazle espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Julia Otxoa García (Donostia, 1953ko martxoaren 13a) gipuzkoar idazlea da. Poesia idazten du gehienbat, nahiz eta literaturgintzaren eta artegintzaren beste alor batzuk ere lantzen dituen, hala nola narrazioa, saiakera eta arte plastikoak. Gazteleraz idazten du, baina bere lan asko, haurrentzako ipuinak, gehienbat euskaraz argitaratu dira. Bere obra hizkuntza askotara itzuli da, eta sari ugari eskuratu ditu. 1978an argitaratu zituen lehenengo aldiz bere poemak, Composición entre la luz y la sombra liburuan. Orduz geroztik, obra zabala osatu du. Izan ere, 1994an ekin zion lehenengo aldiz narrazioari, eta 1997an hasi zen haurrentzako ipuinak idazten. Arte plastikoen alorrean, bere collage eta fotomuntaiak maiz erakutsi izan ditu Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, eta ohiko lankide da literatura-aldizkari askotan: Zurgai, Literatura, Cuadernos de Alzate, Bilbao. Azken urtetan mikrokontaketen idazle bezala ezaguna egin da. Rikardo Ugarte Zubiarrain eskultorearekin ezkonduta dago.
Julia Otxoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1953ko martxoaren 13a (71 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ricardo Ugarte |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |