poeta espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Meléndez Valdés (Ribera del Fresno, 1754ko martxoaren 11 – Montpellier, 1817ko maiatzaren 24a) espainiar idazlea izan zen. Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen, eta ondoren Humanistikako katedradun izan zen han. Salamancan Cadalso ezagutu zuen, eta hari esker izan zuen Europako olerkigintzaren berri. Zenbait lan egin zituen Jose Bonaparterentzat, eta horren ondorioz atzerrira ihes egin behar izan zuen. Olerkigintzan jardun zuen batik bat; olerkiak Batilo ezizenaz sinatzen zituen. Meléndez Valdésen lana XVIII. mendean batera agertzen ziren bi joeren artean dago banaturik: alde batetik, idazlan anakreontikoak eta erotikoak (odak, erromantzeak eta letrillak), rokoko garaiko giroaren isla; bestetik, poesia filosofiko morala (odak eta epistolak), askoz errealistagoa. Idatzi zituen lanen artean aipagarrienak hauek dira: Las bodas de Camacho (1784), La paloma de Filis, Odas anacreónticas, Idilios, La beneficencia, La mendiguez, Besos de amor eta La flor de Zurguén.
Juan Meléndez Valdés | |
---|---|
Juan Meléndez Valdés, Goyak margotuta, 1797 inguruan Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ribera del Fresno, 1754ko martxoaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Montpellier, 1817ko maiatzaren 24a (63 urte) |
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea |
Kidetza | Real Academia Española |
Izengoitia(k) | Batilo |
Genero artistikoa | Q6081423 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.