From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Carlos Onganía (Marcos Paz, Buenos Airesko probintzia, 1914ko martxoaren 17a - Buenos Aires, 1995eko ekainaren 8a) argentinar politikaria eta militarra. 1966 eta 1970 artean Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.
Juan Carlos Onganía | |||||
---|---|---|---|---|---|
1966ko ekainaren 29a - 1970eko ekainaren 8a ← Arturo Umberto Illia - Roberto Marcelo Levingston →
1962 - 1965 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Marcos Paz, 1914ko martxoaren 17a | ||||
Herrialdea | Argentina | ||||
Heriotza | Buenos Aires, 1995eko ekainaren 8a (81 urte) | ||||
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Nation Military College (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Argentine Army (en) | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | 1963 Argentine Navy Revolt (en) Argentine Revolution (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||
Hamazazpi urte zituela sartu zen Eskola Militarrean, eta hogeirekin irten, teniente-graduarekin. 1959an, jeneral-gradura igo zuten. 1962ko irailean, herrialdea gerra zibiletik gertu zegoela, Onganíak aurre egin zion José María Guido Errepublikako lehendakaria kargutik kentzeko ahaleginari. 1962tik 1965era armadako komandanteburua izan zen.
1966ko ekainaren 28an, Arturo Umberto Illia lehendakaria kargutik kendu zuen kolpe militarraren ondoren, berak hartu zuen Errepublikaren lehendakaritza, diktadura militar baten gidari. 1969an, gogor zapaldu zuen sindikatuek eta ikasleek deitutako greba. 1970ean, Alejandro Agustín Lanusse jenerala buru zuen batzorde militar batek kendu zuen kargutik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Carlos Onganía |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.