politikari costarricarra From Wikipedia, the free encyclopedia
José María Figueres (San Jose, 1954ko abenduaren 24a) costarricar industria ingeniari eta politikaria da. Errepublikako lehendakaria izan zen 1994-1998 bitartean.
José María Figueres | |||
---|---|---|---|
(2012) | |||
1994ko maiatzaren 8a - 1998ko maiatzaren 8a ← Rafael Ángel Calderón Fournier (en) - Miguel Ángel Rodríguez Echeverría → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San José, 1954ko abenduaren 24a (69 urte) | ||
Herrialdea | Costa Rica | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Familia | |||
Aita | Jose Figueres Ferrer | ||
Ama | Karen Olsen Beck | ||
Ezkontidea(k) | Josette Altmann- Borbón (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Estatu Batuetako Akademia Militarra John F. Kennedy Gobernu Eskola | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Alderdi politikoa | National Liberation Party (en) | ||
West Pointeko Akademia Militarrean Industria Ingeniaritzako ikasketak egin zituen (1979). Aitak sorturiko enpresetako buru izan zen, eta herrialdeak bizi zuen krisialditik atera zituen. Aldi berean, kargu garrantzitsuak izan zituen Óscar Arias Sánchez lehendakariaren gobernuan. Besteak beste, Merkataritza ministro eta Nekazaritza ministro izan zen. Harvardeko Unibertsitatean Administrazio Publikoko masterra egin ondoren, lehendakaritzarako hautagaia izan zen Partido de Liberación Nacional alderditik. 1994an, Errepublikako lehendakari aukeratu zuten. 1996an, zor publikoa murrizteko, zergak igo eta pribatizazio-politika bultzatu zuen. 1998ko hauteskundeetan, lehendakaritza galdu zuen, Miguel Ángel Rodríguez Echeverría sozial-kristauaren mesedetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.