From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseph-Louis Lagrange (Giuseppe Lodovico Lagrangia jaioa; Turin, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.
Joseph-Louis Lagrange | |||||
---|---|---|---|---|---|
1795 - 1796 ← Jean Darcet (en) - Pierre-Simon Laplace →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Giuseppe Ludovico Lagrangia | ||||
Jaiotza | Turin, 1736ko urtarrilaren 25a | ||||
Herrialdea | Sardiniako Erresuma Frantzia (1802 - | ||||
Bizilekua | Piemonte | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Paris, 1813ko apirilaren 10a (77 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Parisko Panteoia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Vittoria Conti (en) (1767 - 1783) Adélaïde Le Monnier (en) (1792 - 1813) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Turingo Unibertsitatea | ||||
Tesi zuzendaria | Giovanni Battista Beccaria (en) | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Siméon Denis Poisson Giovanni Plana (en) Joseph Fourier | ||||
Hizkuntzak | frantsesa alemana | ||||
Irakaslea(k) | Giovanni Battista Beccaria (en) Leonhard Euler | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, fisikaria, politikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Lantokia(k) | Turin Paris eta Berlin | ||||
Enplegatzailea(k) | École normale supérieure | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Influentziak | Leonhard Euler | ||||
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Frantziako Zientzien Akademia San Petersburgoko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Bavariar Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Frantziako Zientzien Akademia Prusiako Zientzien Akademia Accademia delle Scienze di Torino | ||||
1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turinen eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.
Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.
Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.