From Wikipedia, the free encyclopedia
Josep Maria Bartomeu Floreta (Bartzelona, Katalunia, 1963ko otsailaren 6a) enpresaburu eta kirol arloko buru bat da. 2014tik gaur egun arte FC Bartzelona taldearen presidentea da.
Josep Maria Bartomeu | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2015) | |||||||||||||||||||||||
2014ko urtarrilaren 23a - 2020ko urriaren 27a ← Sandro Rosell - Joan Laporta → Hautetsia: 2015 FC Barcelona presidential election (en) | |||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Josep Maria Bartomeu | ||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Bartzelona, 1963ko otsailaren 6a (61 urte) | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | Esade Aula Escola Europea ESADE Business School (en) | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | enpresaburua, merkataria, ekintzailea eta kirol-zuzendaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||||||||||||||
Enpresen Administrazioko titulua eskuratu zuen arren, Bartomeu saskibaloian aritzen zen. RCD Espanyol eta FC Bartzelona saskibaloi taldeetan jokatu zuen, baina ez zen inoiz profesionala izatea lortu.
Familiaren enpresan hasi zen lan egiten oso gazte.
Sandro Rosellen laguna zen, eta biek parte hartu zuten Joan Laportaren presidentetzan 2003tik aurrera. Saskibaloiaren, hockeyaren eta eskubaloiaren arduraduna izatea lortu zuen eta urte horretan saskibaloi taldeak ACB liga eta Superkopa irabazi zituen.
Hala ere, 2004tik aurrera Laportarekin lehen desadostasunak izan zituen. Izan ere, presidenteak egindako aldaketak eta administratzeko era ez zituen gustuko Bartomeuk (saskibaloi taldearen entrenatzaile berriaren izendapena, esaterako). Azkenean, 2005ean kargua utzi zuen zuzendaritzako beste kide batzuekin batera.
2010tik 2014ra Bartomeu Rosell presidentearen ordezkaria izan zen, azken horrek hauteskundeak irabazi baitzituen.
2014ko urtarrilaren 23an Rosellek bere kargutik dimisioa eman zuen, Neymar futbolariari egindako ordainketetan arau hausteak izan zirelako. Berehala Bartomeu presidente bihurtu zen (klubaren 40. presidentea baita); eta egun, nahiz eta Neymar kasuaren inguruan deklaratu behar izan duen, ez du bere lanpostua utzi.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.