politikari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Josef Antonius Heinrich Terboven (Essen, 1898ko maiatzaren 23a – Asker, 1945eko maiatzaren 8a) alemaniar politikari nazia izan zen.
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Josef Terboven | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1940ko apirilaren 24a - 1945eko maiatzaren 7a
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Josef Antonius Heinrich Terboven | ||||||
Jaiotza | Essen, 1898ko maiatzaren 23a | ||||||
Herrialdea | Alemania | ||||||
Heriotza | Skaugum (en) , 1945eko maiatzaren 8a (46 urte) | ||||||
Heriotza modua | suizidioa: dinamita | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Municheko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Berlin eta Oslo | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Kidetza | Sturmabteilung | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Gradua | Obergruppenführer (en) | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||||||
Borrokalaria izan zen Lehen Mundu Gerran. Gerra ostean zuzenbidea eta zientzia politikoa ikasi zituen Munich eta Freiburgeko unibertsitateetan. 1923an Alderdi Nazian sartu zen eta Municheko putschean parte hartu zuen. Alderdiko mailetara igo zen eta Essengo Gauleiter eta nazien hainbat egunkariren editorea izan zen. 1933an naziak boterera iritsi ondoren, Sturmabteilung alderdiko talde paramilitarreko buruzagi izendatu zuten eta Prusiako Estatu Kontseiluko kide izan zen.
1940an Norvegiako Reichskommisar izendatu zuten, herrialdearen erabateko kontrolarekin. Kontzentrazio-esparruak ezarri zituen, eta juduei eta erresistentziari jazarri zien. Ankerkerien erantzulea izan zen, besteak beste, Jugoslaviako gerrako presoen Beisfjordeko sarraskia.
Nazien porrota hurbil zegoenez, Norvegiako iparraldean 50.000 pertsona ebakuatzea eta ingurua suntsitzea agindu zuen.
Karl Dönitzek kargutik kendu zuen 1945eko maiatzaren 7an, eta biharamunean bere buruaz beste egin zuen dinamita leherketa batekin, Alemaniaren errendizioaren berri izan zuenean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.