From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Antonio Begiristain Mujika, Napo ezizenez ezaguna, (Olaberria, Gipuzkoa, 1963) gipuzkoar dantzaria da.
Jose Antonio Begiristain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olaberria, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Enplegatzailea(k) | Espainiako Dantza Konpainia Nazionala |
Izengoitia(k) | Napo |
Beasaingo La Salle euskal dantzen taldean egin zituen lehen urratsak dantzaren munduan, eta Kontxi Aranbururen akademian egin zituen balleteko ikasketak. 1982an Madrilera joan zen, bere prestakuntza Luis Fuente irakaslearekin osatzeko, eta haren taldean hainbat urtez egin zuen dantza. Iruñeko Almudena Loboren dantza eskolan ere izan zen garai hartan, eta Don Quijote ballet ikuskizunean parte hartu zuen[1].
Carmen Roche eta Lola de Avilarekin lan egin ondotik, 1987an Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean sartu zen, Maia Plisetskaiaren zuzendaritzapean, eta ballet klasiko eta neoklasikoko rol ugari jokatu zituen. Ondorengo urteetan ospe handiko koreografoen sorkuntzetan parte hartu zuen[2].
1999. urtean erretiratu zen agertokietatik. Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean 35 urtez lan egin ondoren, 2023ko apirilaren 12an hartu zuen erretiroa.
2017 Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen Ibilbide Artistikoaren saria[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.