José Gutiérrez Solana
From Wikipedia, the free encyclopedia
José Gutiérrez Solana (Madril, 1886ko otsailaren 28a - Madril, 1945eko ekainaren 24a) espainiar margolaria eta idazlea izan zen. Gaztelako eta Madrilgo herriaren ohiturei buruzko koadroak margotu zituen, oso modu ilun eta ezkor batean; herriko jaiak, inauteriak, herri txikietako prozesioak eta auzune pobreetako ohiturak azaldu zituen bere lanetan. Goyaren pintura beltza gogorarazten dute haren koadroek, eta baita 98ko belaunaldiko espainiar idazleen esperpentismoa ere. Margolanak: Las coristas, Los desheredados, Carnaval en la aldea, El entierro de la sardina, Corrida de toros en Ronda, La danza de la muerte, etab. Literaturan, bidaiak eta herrietako ohiturak izan zituen gaitzat: Madrid: escenas y costumbres (1913, 1918); La España negra (1920); eta Madrid callejero (1923). 1961ean, haren lan guztiak argitaratu ziren liburu batean bilduta: Obra literaria.
José Gutiérrez Solana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Romano Gutiérrez-Solana y Gutiérrez-Solana |
Jaiotza | Madril, 1886ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1945eko ekainaren 24a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Instituto San Isidro (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, Irarlea, idazlea, artista bisuala eta artista grafikoa |
Lantokia(k) | Madril Paris eta Madril |
Mugimendua | espresionismoa |