From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Serrano Elías (Guatemala Hiria, 1945eko apirilaren 26a) guatemalar politikaria da. 1991-1993 bitartean Guatemalako Errepublikako presidentea izan zen.
Jorge Serrano Elías | |||
---|---|---|---|
1991ko urtarrilaren 14a - 1993ko ekainaren 1a ← Vinicio Cerezo - Gustavo Adolfo Espina Salguero (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1945eko apirilaren 26a (79 urte) | ||
Herrialdea | Guatemala | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Magda Bianchi Lázzari (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Guatemalako San Carlos Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Industria ingeniaritzako ikasketak egin zituen San Carlos Unibertsitatean. Estatu kontseiluko lehendakari izendatu zuten Efraín Ríos Montt generalaren agintaldian (1982-1983). 1991ko hauteskundeen ondoren Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta bi urtez iraun zuen kargu hartan. Bere agintaldian Belizeren burujabetasuna ezagutu zuen, Karibe itsasorako zuzeneko sarbidea lortu zuen, Honduras eta El Salvadorrekin Erdialdeko Amerikarako proiektu federala bultzatu zuen eta bake hitzarmena sinatu zuen gerrillarekin.
1993an estatu kolpea eman zuen gobernutik, konstituzioa indargabetu zuen eta kongresu nazionala eta epaitegi gorena desegin zituen, baina urte hartan bertan dimisioa eman eta Panaman hartu behar izan zuen babesa, epaitegi konstituzionalak hartara beharturik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.