![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bf/Joop_Zoetemelk_Gitane_1973_c.jpg/640px-Joop_Zoetemelk_Gitane_1973_c.jpg&w=640&q=50)
Joop Zoetemelk
txirrindulari herbeheretarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Joop Zoetemelk (Rijpwetering, Kaag en Braassem, Hego Holanda, Herbehereak, 1946ko abenduaren 3a) herbeheretar txirrindulari ohi da, bere herrialdeko inoizko hoberenetarikoa. Izan ere, Frantziako Tourra 1980an eta Espainiako Vuelta 1979an irabazi zituen. Halaber, Tourrean 2. postua erdietsi zuen sei aldiz (1970, 1971, 1976, 1978, 1979 eta 1982an).
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
1985ean, Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen txirrindularirik beteranoena bihurtu zen, 38 urte eta 9 hilabeterekin.